Joxe eta Ino Ugarteburu, Jabier Aranberri eta Anjel Arrospide aizkolariak omenduko dituzte igandean Urretxun
Igandean, 12:00etan, Joxe eta Ino Ugarteburu, Jabier Aranberri eta Anjel Arrospide aizkolariak omenduko dituzte Urretxuko Ederrena pilotalekuan, aizkoraren alde egin duten lana eskertzeko. Ekitaldia Urretxu-Zumarraga Herri Kirol Elkarteak eta bi herrietako udalek antolatu dute. Omenaldiaz gain, aizkora erakustaldia izango da. Larrañagak, Osinaldek, Txikiak, Saralegik, Izagirrek eta Zaldua aita-semeek parte hartuko dute.













