Joxe eta Ino Ugarteburu, Jabier Aranberri eta Anjel Arrospide aizkolariak omendu dituzte Urretxun
Ekitaldia Urretxu-Zumarraga Herri Kirol Elkarteak eta bi herrietako udalek antolatu dute.
Gaur eguerdian Joxe eta Ino Ugarteburu, Jabier Aranberri eta Anjel Arrospide aizkolariak omendu dituzte Urretxuko Ederrena pilotalekuan, aizkoraren alde egin duten lana eskertzeko. Ekitaldia Urretxu-Zumarraga Herri Kirol Elkarteak eta bi herrietako udalek antolatu dute. Omenaldiaz gain, aizkora erakustaldia izan da. Ekitaldia hasi aurretik minutu bateko isilunea egin dute, atzo hil zen Elias Zalduaren oroimenez.














