Onik daude Pirinioetako elur-jausiaren ondorioz harrapatutako aita-alaba ordiziarrak
Alaba Huescako Ospitalera eraman behar izan dute hipotermiak jota, eta han ari da errekuperatzen. Hiru eskiatzaile hil dira gaur Panticosako Brazato inguruan trabesiako eskia egiten ari zirela.
Panticosako elur-jausiaren irudia.Hitza Eguerdian zabaldu da albistea, eta orduak aurrera egin ahala informazio zehatzagoa helarazten ari da agintariak. Arratsaldeko azken orduan jakin da Pirinioetako Panticosako (Huesca, Espainia) Brazatoko goi aintziren inguruan izan den elur-jausiaren ondorioak jasan dituzten eskiatzaileetatik bi ordiziarrak direla, aita-alabak.
Komunikabideek zabaldutakoaren arabera, Ordiziako eskiatzaileak elur-jausiaren azken kolpeek harrapatu dituzte. Aita onik zegoen, eta alaba erdi elurpean. Hipotermiak jota Huescako Ospitalera eraman dute helikopteroz azken hori, eta han ari da osatzen.
Gertakari horren ondorioz, trabesiako eskia egiten ari ziren hiru eskiatzaile hil dira: Huescako bikote bat eta Irungo 48 urteko gizonezko bat.
Informazio zabalagoa Berria.eus webgunean.













