Ordiziako 43. Eguberrietako Nazioarteko Igeriketa txapelketa zuzenean
Goierri Telebista streaming bidez ari da ematen txapelketa. Finalak zuzenean ikusi ahal izango dira ETB1n 18:00etatik 20:00etara.
Ordizia 43. Nazioarteko Igeriketa Txapelketa 10:00etan hasi da.GITB Abian da dagoeneko Ordiziako 43. Eguberrietako Nazioarteko Igeriketa txapelketa. Goierri Telebista 10:00ak geroztik ematen ari da streaming-a, eta 18:00etatik 20:00etara ETB1ek finalak emango ditu.
Majori kiroldegiko igerilekuak ia 250 igerilari hartuko ditu, nazioarteko presentziarekin eta maila handiko parte-hartzearekin. Horien artean dago Hugo Gonzalez de Oliveira, munduko eta Europako txapelduna.













