Nerea Baena arrasatearrak eta Oier Talledo legazpiarrak irabazi dute San Silvestre lasterketa
Gaur arratsaldean San Silvestre lasterketa egin dute Urretxu eta Zumarragako kaleetan, Plazaola Urola triatloi taldeak antolatuta. 108 bikotek parte hartu dute. Nerea Baena arrasatearra eta Oier Talledo legazpiarra nagusitu dira. Bigarren postuan Miren Bastida azpeitiarra eta Beñat Ibañez zumarragarra sailkatu dira eta hirugarrenean Maider Unanue eta Manuel Unanue aramarrak.














