Iñaki Elolsak eta Mikel Etxeberriak irabazi dute Lazkaomendiko pilota txapelketa
Hamasei bikotek hartu dute parte Lazkaomendiko I. pilota txapelketan. Bigarrena, Asier Alonso-Aitor Azkonobieta bikotea izan da.
Lazkaomendiko I. Pilota txapelketa jokatu zen abenduaren 27an Lazkaomendiko pilotalekuan. Hamasei bikote aritu ziren lehian eta azkenean, Iñaki Elola eta Mikel Etxeberria bikoteak jantzi zuen txapela. Bigarren postuan geratu ziren, Asier Alonso eta Aitor Azkonobieta, eta hirugarrenean, Beñat Peralto-Ander Garmendia.












