Eguberrietako haur parkea Ordizian, bihartik astelehenera
Majori Kiroldegian jarriko dute urtarrilaren 3an eta 4an goiz eta arratsaldez, eta urtarrilaren 5ean goizez.
Ordiziako haur parkea Majori kiroldegian jarriko dute aurten.Loinaz Agirre. Txikienen gozamenerako, bihartik astelehenera (urtarrilaren 3tik 5era) bitartean, haur parkea jarriko dute Ordiziako Majori kiroldegian. Larunbatean eta igandean, 11:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 19:00etara egongo da parkea irekita, eta astelehenean, 11:00etatik 14:00etara.
Sarrerak, eguneko, 2 euroan salduko dituzte, egunean bertan, kiroldegian (2022an edo ondoren jaiotakoek, dohainik dute).
Ordiziako HH4-DBH bitartekoek etxean sarrera bana jaso dute, urtarrilaren 5ean erabiltzekom












