'Punpairez' bakarrizketak eta elkartasunezko 'Izan Inurri' bertso saio-musikatua, Ordizian
Eguberrietako egitarauaren barruan, gaur bakarrizketa saioa eskainiko dute Herri Antzokian, Xabin Fernandezek, Xabier Olanok, Maria Blancok, June Gabarainek eta Antonio Iriartek. Bertso saioa, bihar da.
Xabin Fernandez legorretarra.Gorka Gomez Eguberrietako egitarauaren barruan, gaur, 18:30ean, Ordiziako Herri Antzokian, Xabin Fernandez legorretarrak Punpairez bakarrizketa saioa eskainiko du, Xabier Olano, Maria Blanco, June Gabarain eta Antonio Iriarte lagun dituela. Saioa dohainik da, baina gonbidapenak eskuratu behar dira, Herri Antzokiko leihatilan edo WhatsApp bidez 747 474 097 zenbakira idatzita.
Bestalde, bihar, 18:30ean, Herri Antzokian, Izan inurri Tabuen kutxatik oholtzara bertso saio solidarioa izango da. Bertsoa eta musika lagun, Amaia Agirreren koordinaziopean, Iñurrien partaidetzarekin, beraien bizipenak kontatuz eta Maider Arregi, Nerea Ibartzabal, Ane Labaka eta Amaia Iturriotz bertsolariek kantuan osatuko dute saioa. Ixak Arruti eta Oihane Rodriguez musikariak izango dituzte lagun.
Sarrerak 10 euro balio du. Online, Kutxabanken edo Herri Antzokiko leihatilan eros daitezke.













