Urko Etxebeste eta Naiara Zubillaga irabazle Ordizian
700 korrikalari inguruk hartu dute parte urteko azken korrika lasterketan. Taldeka, Sulkus, Maneika eta Botillask 2 izan dira irabazle.
Korrikalari eta ikusle ugari elkartu zen urteko azken egunean San Silvestrea ikusteko.Loinaz Agirre. Urtea korrika amaitu zuten Ordizian, San Silvestre jendetsuan. 700 korrikalari korrika eta beste ehunka lagun, korrikalariak animatzen. Helmugara iristen azkarrena, gizonezkoetan Urko Etxebeste (19:33), eta emakumezkoetan, Naiara Zubillaga (23:25) izan ziren.
Gizonezkoetan lehia estua izan zen eta segundo gutxiko aldearekin iritsi zen, bigarren postuan, Adrian Pajares (19:37) eta hirugarrenean Eneko Agirrezabal (19:39).
Emakumezkoetan, bigarren eta hirugarren postuan bi ordiziar sailkatu ziren. Bigarren postuan iritsi zen Elene Galparsoro (23:42) eta hirugarrenean, Intza Arrondo (23:59).
Sailkapen orokorra hemen kontsultatu daiteke.
Taldekako txapelketan, gizonezkoetan Sulkus taldea, emakumezkoetan Maneika eta mistoan, Botillas 2 izan ziren irabazle. Taldekako sailkapen guztiak kontsultatu hemen.
Beteranoen podiumak horrela geratu ziren: lehen postuan Angel Vazquez eta Leire Azkona, bigarren Koldo Agirre eta Esther Eskisabel, eta hirugarren Eneko Dorronsoro eta Amaia Auzmendi.














