Zurutuza, Unamuno, Alonso-Uribetxeberria eta mahats taldea, Legazpiko San Silvestreko irabazleak
Abenduaren 31 arratsaldean egin zen lasterketa, 224ko korrikalariekin. Boluntario lanetan 45 pertsona ibili ziren.
Iaz ere korrika agurtu zuten urtea legazpiarrek, eta abenduaren 31ko arratsaldea korrikalariz bete ziren herriko kaleak, San Silvestre txiki eta San Silvestre lasterketen aitzakiarekin. Bi probetan umore ona, partaidetza handia eta giro bikaina izan ziren protagonistak.
San Silvestre Txikia 16:30ean hasi zen, LH1etik LH6ra bitarteko ikasleei zuzenduta. Partaide ugari izan zituen probak, eta guztiek opari bana jaso zuten.
San Silvestre handia 17:ooetan hasi zen, 16 urtetik gorako 224 korrikalarirekin, horietako 78 emakumezkoak. Askok, gainera, mozorrotuta egin zuten korrika, mozorro onenentzat sariak zeudelako.
Seigarren edizioa zen, eta Xabier Unamuno eta Irati Zurutuza izan ziren banakako irabazleak, eta Lia Alonso eta Jokin Uribetxeberria, bikote mistoen artekoak. Mahats taldearena izan zen mozorrorik onena.
Antolakuntzak sari ugari banatu zituen, lasterketaren laguntzaileek emandakoak.
Korrikalariez gain, 45 pertsona ibili ziren boluntario lanak egiten, tartean Atzegi elkarteko kideak. Antolakuntzak eskerrak helarazi nahi dizkie guztiei, baita diruz lagundu duten enpresa eta zerbitzuei, eta udalari.
SAILKAPENAK
Gizonak
1. Xabier Unamuno Iñurritegi
2. Jon Telleria Gallastegi
3. Egoitz Arrieta Ortiz de Luzuriaga
Emakumeak
1. Irati Zurutuza Renom
2. Mikele Zurutuza Renom
3. Ane Encina Alvarez
Lehen bikotea
Lia Alonso Agirre eta Jokin Uribetxeberria Sarasola
Mozorro onenak
1. Mahatsak
2. Don Limpio














