Eurorugby Eguna, larunbatean Altamiran
16 eta 18 urtez azpiko Ordizia (Gipuzkoa), Biarritz Olympique (Lapurdi) eta La Unica (Nafarroa) errugbi taldeen aurkako partidak izango dira.
Altamira estadioko zelai nagusia, errugbiko zutoinekin.Ariane Vierbücher Ordizia Rugby elkarteak Eurorugby eguna antolatu du larunbatean, 10:00etatik aurrera, Ordiziako Altamira estadioan. 16 eta 18 urtez azpiko Euskal Herriko hiru talde ariko dira nor baino nor: Lapurdiko Biarritz Olympique, Nafarroako La Unica eta Gipuzkoako Ordizia.
Lau partida jokatuko dituzte:
- 10:00etan: Ordizia (-16), Biarritz Olympiqueren aurka.
- 11:30ean: Biarritz (-16), La Unicaren aurka.
- 13:00etan: Ordizia (-16), La Unicaren aurka.
- 13:45ean: Ordizia (-18), La Unicaren aurka.













