Gernika-Palestina elkartearentzat 1.100 euro bildu dituzte Araman
Urtarrilaren 16an elkartearen eta Palestinaren egingo duten hitzaldian emango dizkiete. Hilaren 15era arte diru-ekarpena egin daiteke Aramako udaletxean.
Abenduaren 24an kantu eskean 1.100 euro bildu zituzten aramarrek.Aramako Udala. Urtarrilaren 16an urteko lehen ekintza egingo dute Araman, Gernika-Palestina elkarteko kideen hitzaldia antolatu baitute Iriarte Aretoan, 18:00etan. Gernika-Palestina elkarteari buruzko eta Palestinako egoerari buruz hitzaldiarekin batera, abenduaren 24an kantu eskean bildutako diruaren [1.100 euro] entrega egingo diete.
Oraindik ere bada diru ekarpena egiteko aukera dago, gaur hasi urtarrilaren 15era bitartean, Aramako udal-bulegoetan.















