Ordiziako Go!azen-en kontzertuetarako sarrerak salgai
Urtarrilaren 17an, bi saio eskainiko dituzte, 16:30ean eta 18:30ean. 12 euro balio du sarrerak.
Ordiziako Herri Antzokian urtarrilaren 17an 16:30ean eta 18:30ean izango diren ‘Go!azen 12’ kontzertuetarako sarrerak salgai daude, Kutxabank webgunean eta edo Herri Antzokiko lehiatilan ohiko ordutegian. 12 euro balio du sarrerak.
Eszena batzuetan argi kliskatzaileak edo formadunak erabiltzen direla jakinarazi dute (argi estroboskopikoak, patroi errepikakorrak edo distira aldaketa azkarrak), ikusle fotosentikorrei eragin diezaieketenak.













