Santikutz jaietako egitarauen azalak, lehiaketara
Maiatzeko eta Agorreko jaietarako diseinu bakarra aukeratuko da. Lanak aurkezteko epea hilaren 23an amaituko da.
Ane Urtzelai iazko irabazlea, Miryam Galilea zinegotziarekin, saria jasotzean. Atzean, erdian, maiatzeko eta agorreko jaietako egitarauetan agertu zen azala.Tere Madinabeitia Legazpiko Udalak martxan du dagoeneko aurtengo Maiatzeko eta Agorreko Santikutz jaien egitarauetarako azala aukeratzeko lehiaketa. Azal bakarra aukeratuko dute bi jaientzat. Lanak aurkezteko azken eguna hilaren 23a da.
Gaia jaiak da, eta «Santikutz Jaiak 2026. Legazpi» testua bakarrik agertu beharko da, eta edozein kolore eta teknika erabili ahalko da. Lanek 148x210mm (A5) edo horren proportzioa gordetzen duen beste tamaina bat izan beharko dute. Formatua nahitaez bertikalak izan behar da.
Partaideek Legazpin erroldatuta egon edo herrian ikasi eta lan egin beharko dute, eta 2016an edo lehenago jaioak izan. Pertsonako bi lan aurkeztu ahal izango dira gehienez.
Euskarri fisikoan Kultur Etxean entregatu beharko dira, eta digitalean, azala@legazpi.eus helbidera bidali. Hilaren 23ko 13:00etan amaituko da epea.
Azken bi urteetan ere lehiaketa bidez aukeratu zituen udalak Jaietako Lan taldearen bidez bi jaien egitarauetarako azala. 2024ko irabazlea Ainara Romero izan zen, eta 2025ekoa Ane Urtzelai.













