Altzagako baserrietako azpiegitura publikoak hobetzeko Erein laguntza
Hamabost farola eta lau sute-hargune ekipamendu osagarri jarri ditu Altzagako Udalak.
Altzagako Udalak Eusko Jaurlaritzaren Landa Garapeneko Erein 2024 programaren diru laguntza jaso du baserrietako azpiegitura publikoak hobetzeko. Udalak jakinarazi duenez, diru laguntzari esker, batetik, eguzki-energiaz elikatutako hamabost farola instalatu dituzte udalerri osoan barreiatutako baserrietan.
Eta bestetik, Altzagarate, Abalia eta Sarasolako auzoetan eta herrigunean, sute-harguneak erabiltzeko ekipamendu osagarri bana jarri dute, aurretik instalatutako sare publikoa osatuz.
Bizilagunen segurtasuna
Udalaren esanetan, «jarduketak bizilagunen segurtasuna eta ondasunen babesa hobetzea du helburu, baita jasangarritasun energetikoa eta landa-ingurunearen bizigarritasuna indartzea ere»













