Altzagatik Aspanogi elkartera, 1.200 euro
Abenduaren 24ko kantu eskean 1.000 euro bildu dituzte. Altzagako Udalak beste 200 euroko diru ekarpena egin du Gipuzkoako minbizia duten adingabeen familien elkartearentzat.
Altzagarrak kantu eskean aritu ziren abenduaren 24an.Altzagako Udala. Elkartasunezko kantu eskea egin zuten abenduaren 24an Altzagan. Etxez etxe eta baserriz baserri kantuan arituta, 1.000 euro bildu zituzten Aspanogi, Gipuzkoako minbizia duten adingabeen familien elkartearentzat. Altzagako Udalak ere beste 200 euroko diru ekarpena egin du.

















