Azatxo saskibaloi kanpusean, 84 haur
Ordiziako saskibaloi taldeak haur eta gaztetxoentzat eguberrietako Azatxo kanpusa egin du.
Eguberrietako opor egunetan, Ordiziako saskibaloi taldeak antolatuta, haurren XI. Azatxo kanpusean 84 haurrek eta 20 entrenatzailek parte hartu dute. Majori kiroldegian elkartu dira saskibaloiarekin gozatzeko.













