Emaneurreren bertso afaria, otsailaren 6an
Maialen Lujanbio, Iker Zubeldia eta Aratz Igartzabal bertsolariak ariko dira kantuan Tximista sagardotegian. Txartelak salgai daude gaurtik.
Iker Zubeldia, Maialen Akizu, Joanes Ilarregi eta Nerea Ibarzabal, Tximistan.Emaneurre. Emaneurre taldeak antolatutako urteroko bertso afaria otsailaren 6an izango da 20:30ean, Ordiziako Tximista sagardotegian, Maialen Lujanbio, Iker Zubeldia eta Aratz Igartzabal bertsolariekin. Igor Eguren ariko da gai jartzaile lanean.
Txartelak salgai daude gaurtik 42 euroan (sagardotegiko menua + bertso saioa), Sugaar, Amonane eta Kirkil tabernetan.













