Ordiziako Lutxi Irazigunean, 'Gerra inperialistarik ez' gaia
KGT kolektiboak 'Gerra inperialistarik ez' liburu-aldizkari monografikoa jarri du Ordiziako Lutxi Irazigunearen sarreran, urtarrilean eta otsailean.
Ordiziako Torrea etxearen azpian dagoen Lutxi Irazigunearen sarreran, gaurkotasun handiko liburu-aldizkari monografiko berezia jarri dute urtarrilean eta otsailean. Gerra inperialistarik ez gaia hain zuzen ere.
Liburuak eta aldizkariak bertan irakur daitezke, edo etxera eraman maileguan. Lutxi Irazigunearen ordutegia ondorengoa da: astelehen, asteazken eta ostiraletan 17:00etatik 19:00etara, eta astearte, ostegun eta larunbatean, 11:00etatik 13:00etara.













