Ordiziako San Silvestre probako domina eskuratzeko aukera
Uste baino parte hartze handiagoa izan zenez, hainbat korrikalari domina gabe geratu zen. Udalera idatzita, eskuratzeko aukera izango dute.
Korrikalari eta ikusle ugari elkartu zen urteko azken egunean San Silvestrea ikusteko.Loinaz Agirre. Ordiziako San Silvestre probak aurreikuspen guztiak gainditu zituen abenduaren 31n, parte-hartzeari dagokionez, eta ondorioz, zenbait korrikalarik ezin izan zuten helmugan dominarik jaso. Arazoa konpontzeko aukera jarri du Ordiziako Udalak: “Domina jaso ez zuten pertsonek kmokoroa@ordizia.eus helbidera idatz dezakete, izen-abizenak eta harremanetarako telefonoa edo posta elektronikoa adierazita, behar bezala banatu ahal izateko”.













