Goitibehera txapelketa bueltan, Idiazabalgo San Blas jaietan
Urtarrilaren 31n jokatuko da. Dagoeneko izena emateko epea irekita dago.
2023an egin zen azkenekoez goitibehera txapelketa San Blas jaietan. Laida Goiburu Azken urteetan egin gabe egon ondotik, goitibehera lasterketa berreskuratuko dute aurten Idiazabalen, San Blas jaietan. Azkena, 2023an egin zuten eta aurtengoa 22. Goitibehera txapelketa izango da. Dagoeneko izena emateko epea irekita dago.
San Blas jaiak urtarrilaren 31tik otsailaren 4ra ospatuko dituzte aurten. Txupinazioa eta jaien hasiera ofiziala urtarrilaren 31n izango den arren, urtarrilaren 24an eta 25ean ere antolatuko dituzte hainbat ekintza jaien aurrekari.
Goitibehera txapelketa urtarrilaren 31n jokatuko da, eliza paretik irtenda. Ibilgailuen egiaztapenak 12:30ean hasiko dituzte, erremontea 13:45ean izango da eta lasterketari 14:00etan emango diote hasiera. Izen ematea fotomotor.es web gunearen bitartez egin behar da, urtarrilaren 25eko gauerdira arte.













