
Udal Gobernuak jakinarazi duenez, udala osatzen duten talde guztiekin negoziaketak abiatu zituzten azaroaren 26an. Proposatutako inbertsio nagusien artean Urdaneta eskola, Majori Kiroldegia eta igogailuak daude.

Oposizioko hiru taldeak abstenitu egin dira bozketan. Etxez etxeko laguntzarako 1,3 milioi euro zehaztu dituzte, landa guneetako bide publikoen mantentze lanetarako 80.000 euro eta alokairuko etxebizitza publikoak sustatzeko lurzorua erosteko 400.000 euro.

Urtarrilaren 31n jokatuko da. Dagoeneko izena emateko epea irekita dago.

Ohiko osagaiak izango ditu: asto diana, txapelketa eta kale antzezpena. Denera, 130 asto izango dira ikusgai plazan: 100 eta gutxi eme eta 25-30 ar. Lazkaotarrez gain, goierritarrei bertaratzeko deia egin die antolakuntzak.

Lehen kanporaketa honetan Sustraiak taldeko lau dantzarik parte hartuko dute, baina txapelketa osoan beste sei ere izango dira lehian. Goierriko ordezkari bakarrak dira. Finaletako bat, D sailekoa, Legazpin jokatuko da, maiatzaren 16an.

12 eta 25 urte bitarteko gazteei zuzendutako programa da. Bi astean behingo jarduera izango da, asteburuetan. Ordiziako herritarrek eta ikasleek izango dute lehentasuna. Doakoa da.

Zehazki 2.398.525 eurokoa izango da, aurreko urtean baino %8,83 handiagoa. Inbertsiotarako 248.446,18 euro izango ditu aurten Legorretako Udalak.

Ane Odriozola idazle legazpiarrak bi aldiz irabazi du Iparragirre saria, 2019an eta 2021ean, narratiba euskaraz atalean. Haren seme Ibaik, berriz, 16 urte artekoen bertsopaper lehiaketa irabazi du azken edizioan.

Antzerki Garaia eta Igartza Musika zikloen hasiera Beasainen, Astotxo Eguna Lazkaon, Goierriko bertso eskolen topaketa Legazpin, Niña Coyote eta Chico Tornado Legorretan, Magia gala Zaldibian, hitzaldiak, zinema karteldegia... Ikus agenda albistean.

Abenduko erantzuna Olentzero zen, eta asmatu duten 79 herritarren artean egindako zozketa suertatu da sariduna. Aurtengo egutegian ere 12 lehiaketa daude, eta urtarrilekoa martxan dago.

Orain arte egindakoaren errepasoa egingo dute gaur eta bihar, Zegamako gaztelekuan.

Igoera lortzeko lehen partida bihar izango dute, Bikuñan, 11:00etan. Hori irabaziz gero, beste bat jokatu beharko dute igandean. Klubak animatzera joateko deia zabaldu die zaletuei.