Urte berriari hasiera emango diote gaur Bele Gazten
Orain arte egindakoaren errepasoa egingo dute gaur eta bihar, Zegamako gaztelekuan.
Zegamako gazteak Bele Gazte gaztelekuan, artxiboko irudian.Hitza Gabonak pasata, urte berriari hasiera emango diote gaurtik Zegamako Bele Gazte gaztelekuan. Gaur eta bihar orain arte burututako ekintzen balorazioa egingo dute eta irailean, ikasturte hasieran egin zuten bezala, datozen hiru hilabeteetarako ekintzak adostu eta antolatuko dituzte guztien artean.
Gaur, 17:00etatik 20:00etara egongo da irekita gaztelekua eta bihar, 16:30etik 20:30era.
Bele Gazte gaztelekua 2008an jarri zen abian Zegaman eta ordutik 12 eta 18 urte bitarteko 306 neraberi eman die zerbitzua. Aurtengo ikasturtea berezia da, 15. urteurrena ospatuko dutelako.













