Beasaingo ordezkaritza 'El Conquistador' saioan
Iñigo Garmendia beasaindarra eta Jon Montes 'Monty' Garin auzoan bizi den donostiarra dira partaideak.
Jon Montes 'Monty' Garin auzoan bizi den donostiarra, iaz.Ariane Vierbücher Goierrik aurten ere ordezkaritza izango du ETB2 kateko El Conquistador reality show-an. Zehazki, Beasaingo bi partaide daude hasi berri den edizioan: Iñigo Garmendia beasaindarra eta Garin auzoan bizi den Jon Montes Monty donostiarra.
27 urte ditu Garmendiak, eta tornulari fresatzailea eta baserritarra da. Montesek, berriz, 33 urte ditu, eta baserritarra eta ekilibrista da. Slakherria elkarteko kidea da.













