
Legazpi-Urretxu arteko trazatuaren zati bat SPRILUR-en industria eremu barrura aldatu dute, segurtasuna hobetzeko. Azken lanak hasi dituzte, eta Aldundiko eta udaleko ordezkariak izan dira bisitan gaur eguerdian. Zati berria bost hilabete barru egongo da erabilgarri.

Aho batez onartu zuen udalbatzak aurrekontua, azaroan. Inbertsioek landa eremuan izango dute eraginik handiena. Obra handirik ez, legegintzaldia amaitu bitartean.

Atzo eguerdian ireki zuten Zegama-Aizkorri mendi maratoiko aurre izen ematea. Goranzko joerari eusten dio, beste urte batez.

"Espazio publikoaren erabilera arduratsua" bermatzeaz gain, EAJren proiektuak "elkarbizitza hobetzea, herritarren arteko errespetua indartzea eta udalerriko ingurunea babestea" du helburu.

Jaietarako herritarren ekarpenak jasotzeko galdetegia martxan jarri du Lazkaoko Udalak. Urtarrilaren 31a baino lehen aurkeztu beharko dira proposamenak, webgunean.

Igandean Harizti Handiko harmailetan Azpeitiko Ikasberriren aurkako partidan entzundako "irain arrazistak zein jokalarien itxura fisikoari buruz egindako irain iraingarriak" salatu dituzte. Ikasberri Kirol Elkarteak ere salatu ditu gertakariak.

Jose Ramon Soroiz legorretarra aktore protagonistaren sarirako hautagai da, eta Jose Mari Goenaga ordiziarra zuzendaritza onenaren zein gidoi original onenaren sarietarako hautagai. Pelikularik onenaren sariaren hautagaitza zerrendan da Moriartiren filma.

Atal teoriko/praktikoa egingo dute aurrena urtarrilaren 21ean eta 22an, eta atal praktikoa landuko dute Pirinioetan urtarrilaren 24an eta 25ean. Neguko irteeretan parte hartzeko ezinbesteko ikastaroa da.

Iñigo Garmendia beasaindarra eta Jon Montes 'Monty' Garin auzoan bizi den donostiarra dira partaideak.

Argizaiola erakusketa ireki dute Ikatza elkarteko kideek Kultur Etxean, eta hilaren 23ra arte egongo da ikusgai. Ikatzako hainbat argazkilariren lanak jasotzen ditu, besteak beste.

Gaurko 16:30etatik biharko 16:00etara ezingo da erreka ondoko bi errailetako aparkalekuetan kotxea utzi.