Bederatzi Goya izendapen lortu ditu 'Maspalomas' filmak
Jose Ramon Soroiz legorretarra aktore protagonistaren sarirako hautagai da, eta Jose Mari Goenaga ordiziarra zuzendaritza onenaren zein gidoi original onenaren sarietarako hautagai. Pelikularik onenaren sariaren hautagaitza zerrendan da Moriartiren filma.
Goya sarietako izendapenak jakinarazi ditu gaur Espainiako Zine Akademiak. Bederatzi izendapen lortu ditu Moriarti ekoiztetxearen Maspalomas filmak. Jose Mari Goenaga ordiziarra eta Jose Ramon Soroiz legorretarra hautagai dira Espainiako zine sari ospetsuenaren garaikurra eskuratzeko. Hauek dira Maspalomas filmak lortutako izendapenetako kategoriak:
- Pelikularik onena
- Zuzendaritza onena: Aitor Arregi eta Jose Mari Goenaga
- Gidoi original onena: Jose Mari Goenaga
- Musika original onena: Aranzazu Calleja
- Aktore protagonista onena: Jose Ramon Soroiz
- Taldeko aktorerik onena: Kandido Uranga
- Argazki zuzendaritza onena: Javier Agirre Erauso
- Arte zuzendaritza onena: Mikel Serrano
- Makillaje eta ile apaindegi onena: Karmele Soler eta Sergio Perez Berbel













