Eskola ondoko aparkalekuan aldaketak izango dira gaur eta bihar
Gaurko 16:30etatik biharko 16:00etara ezingo da erreka ondoko bi errailetako aparkalekuetan kotxea utzi.
Lardizabal Eskolak duen espazio arazoari aterabide bat eman nahian, eskola ondoko aparkalekuan beste modulo bat ezarriko du Zaldibiako Udalak, aurrekoen jarraian. Hori dela eta, gaur 16:30ean hasi eta bihar, asteazkena, 16:00ak arte, ezingo da autorik aparkatu errekatik gertuen dauden bi errailetako aparkalekuetan. Urrutien daudenak erabili beharko dira.













