Argi Berri mus azkarra, otsailaren 7an
Bikote irabazleak 3.000 euro eta txapelak jasoko ditu 47. Ordiziako mus txapelketa famatuan.
Argi Berri 46. Mus Txapelketa azkarreko bi bikote finalistak.Argi Berri elkartea Ordiziako Argi Berri elkarteak antolatzen duen urteroko mus txapelketa azkarrak badu data: otsailak 7, larunbata. 16:30ean hasiko dira kanporaketak Urdaneta ikastetxean eta azkeneko faseko partidak Argi Berri elkartean jokatuko dira.
Bikoteko 50 euro ordaindu beharko dira izen-ematerakoan. 4 erregetara jokatuko da. Sariak ondorengoak dira:
- 1. saria: 3.000 € + Txapelak (Kiko-Enea Taberna)
- 2. saria: 1.000 €
- 3. saria: 500 €
- 4. saria: 250 €
- 5. saria: Arkume bat + 2 txuleta
- 6. saria: 2 afari + 2 txuleta
- 7. saria: 4 afari
- 8. saria: 4 afari
- Elkarteko lehen bikotearentzat: 2 txuleta
- Herriko lehen bikotearentzat: arkume bat













