Ordiziako Kontsumo Bulegoan eta Energia Bulegoan arreta egun bateratuak
Urtarrilaren 19tik aurrera, Ordiziako Kontsumo Bulegoaren eta Energia Bulegoaren arreta-egutegia bateratu egingo da, eta bi zerbitzuak ordutegi eta leku berean eskainiko dira.
Ezkerrean, Sara Irastorza zegamarra, Goierriko Energia Bulegoko teknikaria; eskubian, Beatriz Iñurritegi legazpiarra, Goierriko Kontsumitzaileen Bulegoko teknikaria. Iñaki Gurrutxaga. Urtarrilaren 19tik aurrera, Ordiziako Kontsumo Bulegoaren eta Energia Bulegoaren arreta-egutegia bateratu egingo da, eta bi zerbitzuak ordutegi eta leku berean eskainiko dira. Astelehen eta asteazken goizetan, Ordiziako udaletxean emango da arreta, 10:00etatik 14:00etara; eta arratsaldez, astelehenetik ostegunera, 15:00etatik 17:00etara, Goiekin (Arranomendi 5).
Arreta antolatua bermatzeko, aurretiko hitzordua hartzea beharrezkoa izango da bi zerbitzuetarako. Kontsumo Bulegoaren posta elektronikoa kontsumoa@goierri.eus da, eta Energia Bulegokoa, energia.goieki@goierri.eus. Harremanetarako telefonoa: 843 73 99 88.













