Ordizianen soldatatzarra, Miren Amilibiarentzat
Ordizian merkatari elkarteak zozkatu duen soldatatzarra Miren Amibiliarentzat da, Arregi drogerian egindako erosketagatik.
Miren Amilibia.Ordizian. Gabonetako kanpainan Ordizian merkatari elkarteak zozkatu duen soldatatzarra Miren Amibiliarentzat da, Arregi drogerian egindako erosketagatik. Amilibiak hilean 300 euro izango ditu erosketa baleetan, 2026. urte osoan, kanpainan parte hartzen duten establezimenduetan erabiltzeko.













