Ordubete lehenago jarriko dituzte martxan Legazpiko igogailu publikoak
Aurrerantzean 06:00etatik 00:00etara funtzionatuko dute, egunero.
Latxartegi eta Juanastegi lotzen dituen igogailua.Tere Madinabeitia Legazpiko Udalak jakinarazi du Latxartegi eta Juanastegi, Juanastegi eta San Ignazio eta San Martin auzoak eta Laubide eta Urtatza lotzen dituzten hiru igogailu publikoak ordu bete lehenago jarriko dituztela martxan goizetan aurrerantzean.
Hiru igogailuen ordutegi berria hau izango da: 06:00etatik, 24:00ak arte, egunero.












