'Sustraiak' dokumentala bihar, Zine Klub Legazpik eta Beti Gazte taldeak elkarlanean eskanita
Latxartegi aretoan izango da emanaldia, 19:00etan. Luis Arrieta zuzendaria bertan izango da. Dokumentalaren hainbat material zozkatuko dute eta bildutako diruaren zati bat SOS Racismo Navarra elkarteari emango diote.
Mendi Pro 2024: Jaume Ripoll (Filmin) Zine Klub Legazpik eta Beti Gazte Animakzio taldeak elkarlanari heldu diote berriz ere, eta biharko, Sustraiak, sustrai galduak dokumentalaren proiekzioa antolatu dute. Latxartegi aretoan eskainiko dute 19:00etan Latxartegi aretoan.
Luis Arrieta Etxeberria iruindarra da lan honen egilea, eta bihar Latxartegin izango da. Sarrerekin ateratako diruaren zati bat SOS Racisno Navarra taldeari emango diote, eta dokumentalaren hainbat material zozkatuko dute.
Beti Gazteren laguntza
Beti Gazte elkarteko ordezkariek azaldu dute aurreko batzuetan bezala, “gaurkotasuna eta gertutasuna duten eduki sozialeko gaiak lantzen dituzten ikus-entzunezko proiektuak babestu izan ditugu, hauek aurrera eramateko. Crownfunding-etan parte hartu dugu, eta ondoren horien emaitza Legazpiko Udalaren bitartez eta zine-klubaren laguntzaz herrian partekatu ditugu”.
Kasu honetan ere, “gaurkotasun handiko gai bat” jorratzen duen Sustraiak dokumentalak eta horrelako lanak partekatzea “garrantzitsua” dela uste dute, “kontuan izanda gizarteak eskuin muturreko eta horren muturrekoak ez diren horrenbeste mugimendu, talde eta pertsona gutxi gorabehera ezagunak migrazioaren inguruan eraikitzen ari diren kontakizunari aurre egiteko”.
Ziur gaude kontakizun hori gure artean ere azkar eta errez hedatu dela sumatu duzuela, horregatik pentsatu genuen babestea dokumental hau, ze gorroto eta arbuio diskurtsoen aurrean, Sustraiak lanak gazte migratzaileen errealitatera aurreiritzirik gabe hurbiltzea sustatzen du”.
Sustraiak dokumentalak “adiskidetasuna, aukeratu gabeko bakardadea, helduarora igarotzeko erronkak eta pertsona migratzaileekiko enpatia nabarmentzen ditu eta gainera, migratzaile gazteek hitz egiten dute eta ahotsa dute, haien espazioa eta gogoetak dira ikusleari zuzenean eskatzen dizkiotenak”.
Dokumentalean Hiba, Bachir eta Manan familia laguntzarik gabeko migratzaile gazteak agertzen dira, eskaladaren munduan sartzen direnak. Mendian babestuta, libre eta edozertarako gai sentitzen dira. Haien iragana, galdutako sustraiak eta inoiz iristen ez den etorkizunerako promesa baten itxaropena itzaltzen dira helburua pixka bat gorago heltzea baino ez denean. “Baina funtsean, Sustraiak haurtzarotik helduarora igarotzeari buruzko dokumental bat da. Munduan beren lekua aurkitu nahi duten hiru gazteren istorioa da”.
Dokumentala pasa den abenduaren 13an aurkeztu zuten Bilboko Mendi Film festibalaren baitan, eta Mendi Kulturako Film Onenaren saria irabazi zuen.
Luis Arrieta Etxeberria zuzendaria Latxartegin izango da bihar, ikusleekin lanaz hitz egiteko.
Beti Gaztek, bestalde, dokumentala babesteagatik jaso zuten sariko produktuak zozkatuko ditu ikusleen artea, eta horien artean ago Koldo Pastor Yerro margolariaren akuarela bat. Gainera, proiekzioan bildutako diruak besteak beste SOS Navarra Racismo elkarteari ekarpen bat egitea du helburu.













