Emakumeenganako biolentzian ikusezinak diren errealitateak jardunaldia, Legorretan
Bihar, Herri Antzokian film laburrak ikusi ondoren, gogoeta kolektiboa egingo dute, Ainhoa Plagaro zumarragarrak gidatuta.
Ainhoa Plagaro. Bihar, 18:30ean, Herri Antzokian, Emakumeenganako biolentzia: ikusteko, ulertzeko eta hausnartzeko jardunaldia antolatu du Dar Dar-ek. «Emakumeenganako biolentzia modu askotan agertzen da, askotan oharkabean edo normalizatuta. Jardunaldi honetan, film laburren bidez, emakumeek jasaten dituzten biolentzia mota desberdinak ezagutzeko aukera izango da».
Ondoren, ikusitakoaren hausnarketa partekatua, gogoeta kolektiboa egingo dute, Ainhoa Plagaro zumarragarrak gidatuta. «Ikuspegi feminista eta kritikotik, eguneroko errealitateekin lotutako elkarrizketa irekia sortuko da».













