Gantxillo tertulia, Ordiziako Gaztetxean
Igandean, urtarrilaren 18an, 17:00etan, Ordiziako Gaztetxean kakorratz edo gantxillo tailerra eta solasaldia antolatu dituzte.
Igandean, urtarrilaren 18an, 17:00etatik aurrera, Ordiziako Gaztetxean kakorratz edo gantxillo tailerra eta solasaldia egingo dituzte. Bertan gantxilloa egiten ikasiko dute eta moda, kontrakultura eta antifaxismoaren inguruan hitz egingo dute. Txokolate beroa eta pastak izango dituzte lagun.













