Legazpiko Udalaren Aroa euskara plana aurkeztuko dute arratsaldean Kultur Etxean
Aurkezpena Kultur Etxean izango da, 18:00etan, herritar guztiei irekia. Abenduan onartu zuten plana. Prozesu parte hartzaile baten emaitza da, herritarren eta tokiko eragileen ekarpenekin osatua.
Udalaren Aroa Euskara Plan berria aurkeztuko dute gaur, Kultur Etxean, 18:00etan. Abenduan onartu zuen Aroa plana udalak.
Haren esanetan, «Legazpin euskara indarberritzeko eta euskaldunak ahalduntzeko 2026–2036 marko estrategikoa» da, eta datozen hamar urteetarako «euskararen biziberritzea eta herritarren ahalduntzea helburu dituen bide orria» ezartzen du, «hizkuntza-bizikidetza bidezko eta inklusiboa oinarri hartuta».
Prozesu parte hartzaile baten emaitza da Aroa, herritarren eta tokiko eragileen ekarpenekin osatua.
Lan ildoak
Legazpiko euskararen egoeraren diagnostikotik abiatuta, helburu eta lan-ildo zehatzak jasotzen ditu, besteak beste, euskararen gobernantza eta udal politiketan txertatzea indartzea, euskararen aldeko jarrerak eta motibazioa sustatzea, erabilera aukerak eta ikaskuntza bultzatzea eguneroko bizitzan, eta euskararen presentzia sendotzea kulturan, kirolean eta eremu digitalean.
Gaurko aurkezpenean, planaren eduki nagusiak, erronkak eta aurreikusitako neurriak azalduko dituzte, eta galderak eta zein ekarpenak egiteko aukera izango da.
Ekitaldi irekia da, eta udalak herritar guztiak, elkarteak eta tokiko eragileak gonbidatzen ditu bertara.













