Ampo Ordiziak arnasa hartu du
Cienciasi 40-21 irabazi dio Altamiran. Sailkapeneko azkeneko postutik urrundu da Goierriko errugbi taldea.
Aurkari zuzenaren, Sevillako Cienciasen aurkako partida, 40-21 irabazi zuen atzo Ampo Ordiziak Altamira estadioan. Era horretan, sailkapeneko azken postutik atera da Goierriko errugbi taldea. Une honetan, 9. postuan da Ampo Ordizia. 10 punturekin.
Datorren asteburuan beste aurkari zuzen bat izango du aurkari: 8. postuan 12 punturekin dagoen Santboiana.













