Andres Arizkorretari Gipuzkoako Urrezko Domina kentzeko eskatu dute Palestinaren aldeko hainbat ekintzailek
Andres Arizkorreta buru duen CAF enpresa gipuzkoarrak Israelekin "konplizitatea" duela salatu du BDZk, txu-txu trenean egindako ekintza baten bidez. Urrezko Domina kentzeko sinadura bilketa abiatu dute, baita otsailaren 7rako manifestaziora deitu ere.
CAFeko presidente Andres Arizkorretari Gipuzkoako Urrezko Domina kentzeko eskatzeko ekintza.Beñat Parra Gipuzkoako Foru Aldundiak bere Urrezko Domina eman zion CAF enpresa gipuzkoarreko presidente Andres Arizkorretari 2024ko urtarrilean, duela bi urte, Israelgo Estatua egunero ehunka palestinar hiltzen ari zenean. CAFek negozio handiak ditu Israelen, eta, genozidioarekin “konplizitate” hori salatzeko elkarretaratze jendetsua egin zuten egun hartan Palestinaren aldeko ekintzaileek, baita Ertzaintza beraien aurka oldartu ere. Urteotan, CAFen eta Israelen arteko negozioak salatzen jarraitu dute Palestinaren aldeko hainbat eragilek, eta hori bera egin dute larunbat eguerdian hainbat ekintzailek, BDZ plataformak deituta, Donostiako Askatasunaren hiribidean, txu-txu trenaren ibilbidean ekintza bat eginez.
Albiste osoa Irutxuloko Hitza-ren webgunean.













