Aste honetan, 24. Korrikaren bost aurkezpen gehiago
Zaldibian, Ordizian, Legorretan, Ataunen eta Zegaman egingo ditu AEK-k 24. Korrikaren aurkezpenak asteartetik ostegunera bitartean.
23. Korrika Ordiziako Gudarien Etorbidean gora. AEK-k 24. Korrika aurkezteko eta batzordeak sortzeko bilerak egiten jarraitzen du. Aste honetan, beste bost izango dira: bihar, 18:00etan, Zaldibiako udaletxean, Zaldibia-Gaintzari dagokiona, eta 19:00etan, Ordiziako Barrenan; asteazkenean, Legorretako udaletxean, 18:00etan eta 19:00etan, Ataungo udaletxean; eta ostegunean, Zegamako Gaztelekuan, 18:30ean.












