Gipuzkoako Herriarteko Bertsolari Txapelketan Goierriko zortzi taldek hartuko dute parte
Otsailean kanporaketa bana jokatu da Legazpin, Ordizian eta Ataunen, eta Goierriko finala Lazkaon izango da martxoaren 7an. Goierriren eta Tolosaldearen arteko kanporaketa saioa Zaldibian izango da, apirilaren 17an.
Gabiriako Osinalde taldeko bertsolariak eta Amasa-Villabonakoak, 2017ko finalerdietako batean. Hitza Joan den larunbatean aurkeztu zuen Gipuzkoako Bertsozale Elkarteak 2026ko Gipuzkoako Herriarteko Bertsolari txapelketa. Guztira 57 taldek hartuko dute parte, eta horietako zortzi Goierrikoak izango dira.
Lehen fase honetan hiru kanporaketa (Legazpin, Ordizian eta Ataunen) eta final bat jokatu dira Goierrin (Lazkaoko Biziolan). Haren ondoren, Goierriren eta Tolosaldearen arteko kanporaketaren beste saio bat ere izango da Goierrin, apirilaren 17an, Zaldibian.
Honakoak dira lehian ariko diren zortzi taldeak eta bakoitzeko taldekideak:
- Oriako tramanak (Beasain). Bertsolariak: Maddi Aiestaran, Duna Urteaga eta June Aiestaran / Gai-jartzailea: Uxue Perez / Epailea: Klara Schmidt / Ordezkaria: Maddi Aiestaran.
- Osinalde 1 (Gabiria). Bertsolariak: Aratz Igartzabal, Eneko Araiztegi eta Mikel Etxezarreta / Gai-jartzailea: Ane Etxezarreta / Epailea: Mikel Tapia / Ordezkaria: Aratz Igartzabal.
- Osinalde 2 (Gabiria). Bertsolariak: Gorka Maiz, Endika Igartzabal eta Patxi Ormazabal / Gai-jartzailea: Itoitz Urkiola / Epailea: Eresti Oiarbide / Ordezkaria: Patxi Ormazabal.
- Bertso-Olariak (Legazpi). Bertsolariak: Julen Agirreburualde, Asier Iriondo eta Ane Beloki / Gai-jartzailea: Nekane Gonzalez / Epailea: Joxe Arizkorreta / Ordezkaria: Ane Beloki.
- Legorreta. Bertsolariak: Iraitz Sarasola, German Urteaga eta Odei Lopez / Gai-jartzailea: Amaia Etxeberria Izagirre / Epailea: Beñat Jauregi Nazabal / Ordezkaria: Odei Lopez Larrauri eta Iraitz Sarasola.
- Zumarraga-Urretxu 1. Bertsolariak: Manex Mantxola, Mikel Iturriotz eta Antton Fernandez / Gai-jartzailea: Leire Akizu / Epailea: Jon Mendizabal / Ordezkaria: Antton Fernandez.
- Zumarraga-Urretxu 2. Bertsolariak: Beñat Torres, Uxue Fernandez eta Amaia Iturriotz / Gai-jartzailea: Gorka Azkarate / Epailea: Eli Lasa / Ordezkaria: Amaia Iturriotz.
- Izenik gabeko taldea (Goierri). Bertsolariak: Uhaitz Oiartzabal, Sustrai Goenaga eta Amets Zubizarreta / Gai-jartzailea: Maide Garmendia / Epailea: Elortza / Ordezkaria: Uhaitz Oiartzabal.
Eta hauek dira saioen zozketa eginda, Goierriko taldeen kanporaketak eta saioak jokatu diren herriak:
Otsailak 6, ostirala (Legazpiko Gaztetxea, 19:00)
- Bertso-Olariak
- Izenik gabeko taldea
- Oriako tramanak
Otsailak 13, ostirala (Ordiziako Kixka taberna, 19:00)
- Zumarraga-Urretxu 2
- Osinalde 2
- Legorreta
Otsailak 20, ostirala (Ataungo Oargi, 19:00)
- Zumarraga-Urretxu 1
- Osinalde 1
Martxoak 7, larunbata (Lazkaoko Biziola, 17:00)
- Aurreko hiru kanporaketetako irabazleak
Apirilak 17, ostirala (Zaldibiako Herri Antzokia)
- Goierri-Tolosaldearen arteko kanporaketa

Beasaingo Oriako Tramanak taldea.

Legorretako taldea.

Legazpiko Bertso Olariak taldea.

Urretxu-Zumarraga 1 taldea.

Urretxu-Zumarraga 2 taldea.













