Gurutze Langarikak sari garrantzitsua jaso du Huelvan
Kobrea gai hartuta, hirugarren geratu da Espainiako hiri horretako Atlantic Copper fundazioak antolatutako 'enCuadre' nazioarte mailako argazki lehiaketan. Hondalea eskultura da saritutako argazkiaren gaia.
Gurutze Langarika, eskuinean, saritutako argazkiarekin.Huelva Informacion. JOSUE CORREA/DAMIAN DADARIO Legazpiko Gurutze Langarika argazkilari afizionatuak sari garrantzitsua jaso berri du Huelvan (Espainia), Atlantic Copper Fundazioak antolatutako ‘enCuadre’ argazki lehiaketan hirugarren postuan sailkatu eta gero. Nazioarte mailako argazki lehiaketa honen zortzigarren edizioan lortu du saria Langarikak, Bronce + H2O = Hondalea izeneko lanarekin.
Kobrea zen argazki lehiaketa honen gaia. Donostiako Santa Klara irlako faroan Cristina Iglesiasek egindako Hondalea eskulturaren detaile bat aukeratu zuen Langarikak lehiaketara aurkezteko. Brontzezko piezekin osatutako eskultura da hori, baina brontzea kobrearen aleazio bat dela gogoratu zuen saria jasotzeko orduan, eta gaiarekin bat zetorrela pentsatu zuela. Ura ere erantsi zion irudiari, eta “interpretazio artistiko bat” osatu zuen. Gainera, “brontzea eta ura konbinatuz, omenaldia egin nahi izan diot ekologiari eta mareen mugimenduari”.
Lehen aldia izan da argazkilari legazpiarra lehiaketa honetara aurkeztu dena, eta bera bezala, baita lehen bi sailkatuak ere. Lehen saria Alacanteko Jose Lopezek irabazi du Cerebros de cobre lanarekin, eta bigarrena, Huelva bertako Roberto Fernandezek, La copa y el linezo argazkiarekin.

Lehiaketaren antolatzaileak eta saridunak. ARGAZKIA. Huelva Informacion. JOSUE CORREA/DAMIAN DADARIO

‘Bronce + H2O = Hondalea’ lana. GURUTZE LANGARIKA













