Igaraldeko Ogiaren Txokoa eta errota bisitatzeko aukera izango da larunbatean
Lenbur Fundazioak antolatu ditu bisitak. Arratsaldez izango dira, 16:30ean eta 18:30ean. Izena eman behar da aurretik.
Igaralde Goikoa eta Igaralde errota, Brinkolan. Brinkolako Igaralde baserriak bisitatzeko aukera izango da larunbatean, Lenbur Fundazioaren eskutik. Igaralde Goikoan Ogiaren Txokoa museoa eta ogia modu tradizionalean nola egiten erakutsiko du bertako Tibur Agirrek, eta bisita Igaralde Behekoan dagoen errotarekin osatuko da.
Bisitan zehar Tibur Agirrek ogiaren elaborazio tradizionalaren prozesua erakutsiko du. Hazia ereitetik hasita, uztaroa, erabilitako tresnak, irina nola ateratzen den, orea nola egiten den eta labean nola egosten den erakutsiko du. Aldi berean, euskal baserritarren bizimodua ezagutzeko aukera izango da, eta XVI. mendeko errota ere bisitatuko da. Tiburrek martxan jarriko ditu errota eta egurrezko labea.
Lenburrek bi txanda antolatu ditu, biak arratsaldez: 16:30ean izango da lehena, eta 18:30ean bigarrena. Hitzordua hartu behar da 943 73 04 28 telefono zenbakira deituta, edo mirandaola@lenbur.com helbidera idatzita. Prezioa 4 eurokoa da.
Otsailean larunbatero eskainiko dute bisita hau, 16:30ean. Ikastetxeek astegunetan egin dezakete jarduera hori.













