Burgosera egingo du urteko lehen irteera Iratzarrik
Legazpiko emakume elkarteak udaberrian abiatuko du aurtengo txango denboraldia. Martxoaren 7a da aukeratutako eguna, eta besteak beste Covarrubias eta Lerma herriak bisitatuko dituzte. Emakumeen eguna ospatzeko ere baliatuko dute irteera.
Iaz Toledora egindako irteera.Iratzarri Legazpiko Iratzarri emakumeen elkarteak martxoaren 7an abiatuko du aurtengo irteera denboraldia. Burgos (Espainia) aukeratu dute aurtengo lehen irteerarako, eta biharamuneko emakumeen eguna ospatzeko ere baliatuko dute.
Eguneko irteera izango da. Legazpitik 07:00etan irtengo dira, eta itzulera 21:00etarako izango da. Tarte horretan, Quintanilla del Agua, Covarrubias eta Lerma herriak bisitatuko dituzte. Bazkaria azken herri honetan egingo dute, Alisa jatetxean.
Prezioa 55 eurokoa da, eta otsailaren 11 izango da izenak emateko eguna. San Ignazio auzoko eskola zaharretan duten egoitzara joan beharko da horretarako, 16:00etatik aurrera. Banaka edo binaka eman ahal izango da izena. Plaza mugatuak izango direnez, zozketa egingo dute plaza horien gainditzen badira.
Iratzarrik urtean irteera bat baino gehiago egiten ditu, egun bakarrekoak edo egun gehiagokoak. Iaz, besteak beste, Zamoran izan ziren uda hasieran, eta Toledon udazkenean.












