Izarretan Dantzan eskolako ikasleen ikuskizuna, Idiazabalgo San Blas jaien atariko
Izar Aguilar dantzariaren Goierri beheko ikasleek eskolan ikasitakoa erakutsi dute Igaraondo pilotalekuan.
Izarretan Dantzan dantza eskolako ikasleen ikuskizunak jai giroan murgildu du Idiazabal gaur eguerdian. Otsailaren 3ko San Blas egun handirako oraindik asko falta bada ere., asteburu honetara aurreratu dituzte jaietako hainbat ekitaldi, eta guarko dantza saioa izan da horietako bat.
Goraino betetako Igarondo pilotalekuak hartu du dantza ikuskizuna. Izar Aguilarrek Goierri beheko hainbat herritan ematen dituen dantza modernoko klaseetako ikasleak izan dira dantzariak, 100 inguru. Txikienetik hasi eta helduenetara, hamar talde atera dira frontoiko oholtzara eskolan iazko urritik ikasitakoa erakusteko. Guztien artean, 45 minutu inguruko ikuskizuna eskaini dute, giro aparta sortuz.












