Makalak garaile Idiazabalen, Ata taldearen aurkako herri kirol desafioan
Igarondo pilotalekua goraino bete da gaur bigarren aldiz, oraingoan herriko bi taldeen arteko kirol desafioaren aitzakian. Makalak izan da azkarrena lau errondatan egindako zortzi kirol probetan.
Goizean dantza, eta arratsaldean herri kirolak. San Blas jaiak ate joka dira Idiazabalen, eta asteburu honetara aurreratutako ekintzetako bi Igarondo kiroldegian gauzatu dira. Izarretan Dantzan ikuskizuna izan da goizean, eta Malakak eta Ata taldeen arteko kirol desafioa arratsaldean. Bietan, goraino bete dira frontoiko harmailak, eta giro paregabea jarri dute ikusleek.
Arratsaldeko hitzordua herri kirolekin izan da. Makalak eta Ata taldeak elkartu dira, herri kirol norgehiagoka tarteko. Makalak izan da irabazlea Ata taldearen aurrean, lan guztiak bete ondoren minutu pasatxoko abantaila hartuta.
Zortzi kidekoak ziren taldeak, eta harria jasotzen, txingekin, ingudean, trontzan, giza-proban, lastoa altxatzen, aizkoran, korrika eta oskolak biltzen egin behar izan dute, lau tanda guztira. Une bat aurretik aurretik, beste batzuetan parekatuta, azkenean Makalak beteranoak izan dira garaile
Hauek izan dira partaideak:
Makalak taldean
– Aizkoran: Xabier Dorronsoro
– Ingudean: Ibon Loidi
– Harri jasotzen: Gari Garmendia
– Korrika: Karik Hassad
– Giza proban: Abel Martinez
– Lastoa altxatzen: Egoitz Tello
– Txingekin: Jokin Barrenetxea
– Trontzan: Joanes Agirre eta Aimar Balerdi
– Koskolak biltzen: Beñat Arribas
Ata taldean
– Aizkoran: Aitor Urteaga
– Ingudean: Ander Sarriegi
– Harri jasotzen: Xabier Aranburu ‘Guzta’
– Korrika: Xabier Sanchez
– Giza proban: Lander Aranburu
– Lastoa altxatzen: Jon Ander Mujika
– Txingekin: Ander Telleria
– Trontzan: Mikel Aranburu eta Ander Garmendia
– Koskolak biltzen: Ibai Urkia












