Danbor doinuek girotu dute Idiazabal
Eguraldi txarraren ondorioz, Igarondo pilotalekuan egin dute saioa, 17:00etan hasita.
Ekintzaz beteriko eguna izan dute gaur idiazabaldarrek. Herri Krosarekin hasi dute eguna, eta arratsaldeko ekintza nagusia, haurren danborrada izan da. Eguraldi txarraren ondorioz, aurten Igarondo pilotalekuan egin dute saioa, 17:00etan hasita.
Eguraldia lagun izan ez bada ere, giro paregabea sortu da pilotaleku barruan, eta jende ugari hurbildu da danborrada ikusi eta entzutera. Danborradaren ostean, Futbito txapelketako finalerdiak jokatuko dituzte, 19:00etan, San Blas jaietako lehenengo asteburuari amaiera emanez. Hurrengo asteburuan jarraituko du festak, programazioa hemen.













