Herranek eta Alberdik irabazi dute 45. Idiazabalgo Herri krosa
Urko Herranek 31 minutu eta 51 segundo behar izan ditu ibilbidea osatzeko eta Helene Alberdik 37 minutu eta 28 segundo.
Aurtengo irabazleak podiumean. Gasteizera eta Zumaiara joan dira aurtengo Idiazabalgo 45. Herri Kroseko txapelak. Bi irabazleek aise osatu dute 10 kilometroko ibilbidea: Urko Herranek 31 minutu eta 51 segundo behar izan ditu, eta Helene Alberdik, berriz, 37 minutu eta 28 segundo. Azken honek sei segundugatik ez du lortu errekor berria ezartzea.
Ohiko moduan, haurren lasterketak egin dituzte lehenengo, benjamin, kimu eta gazteen artean. 12:00etan, berriz, kadete, heldu eta beteranoen mailakoen txanda izan da. Aurtengo parte hartzeari dagokionez, bigarren urtez jarraian, izen emateko epea abendurako itxi behar izan zuten. Guztira, 770 korrikalari inguruk izena eman dute proban.
Sailkapena:
- Kadete mutilak:
- Aimar Amenabarro Sarasola Fernandez (0:12: 20)
- Julen Lekuona Borrego (0: 12:27)
- Amets Martin Otaegi (0:12:41)
- Kadete neskak:
- Oneka Goiburu Hernandez ( 0:15:34)
- Gizonezko helduak:
- Urko Herran Aguilar (0:31:51)
- Unai Ibarra Gallardo (0:32:44)
- Ander Garin Izagirre (0:32:58)
- Emakumezko helduak:
- Helene Alberdi Sololuce (0:37:28)
- Nerea Murua Carrasco (0:37:57)
- Fernanda Fleischmann (0:38:40)
- Gizonezko heldu herritarrak
- Xabier Santxez Elorza (0 :34:50)
- Josu Urrestarazu Garcia (0 :35:19)
- Odei Zenitagoia Sousa (0 :35:22)
- Emakumezko heldu herritarrak:
- Ainhoa Markinez Askargorta (0 :43:25)
- Amaia Insausti Izagirre (0 :44:28 )
- Jaione Munarriz Aramendi (0 :45:28)
- Gizonezko beteranoak:
- Angel Vazquez Iglesias (0 :33:33)
- Juan Carrascal Morales (0 :35:17)
- Iker Manso Blazquez (0 :36:38)
- Emakumezko beteranoak:
- Ainhoa Murua Zubizarreta (0 :42:33 )
- Miren Josune Bikuña Zubia (0 :43:16)
- Amaia Insausti Izagirre (0 :44:28)
- Lehenengo gizonezko beterano herritarra:
- Sergio Serrano Calvo (0 :38:19)
- Lehenengo emakumezko beterano herritarra:
- Amaia Insausti Izagirre (0 :44:28)
Sailakapen osoa ikusgai hemen.













