Jose Ramon Soroizek sariak pilatzen jarraitzen du
Gizonezko aktorerik onenaren saria eskuratu zuen bart Feroz sarietan, ‘Maspalomas’ filmean egindako lanagatik. Film honekin irabazten duen hirugarren saria da legorretarrarentzat.
Film honekin irabazten duen hirugarren saria da Soroizentzat/ Diario de Pontevedra Atzo gauean Pontevedran (Galizia) banatu zituzten zinema eta telebista arloko Feroz Sarietan gizonezko aktorerik onenaren saria eskuratu zuen Jose Ramon Soroiz legorretarrak, ‘Maspalomas’ filmean egindako lanagatik. Soroizek bere ohiko umorea erakutsi zuen eszenatokian, eta saria Moriarti ekoiztetxeko zuzendariei, lankideei eta familiari eskaini zien.
Film honekin irabazten duen hirugarren saria da legorretarrarentzat. Donostiako Zinemaldian zilarrezko Maskorra eskuratu zuen eta Forque sarietan ere gizonezko aktore onenaren saria.













