Urretxu eta Zumarragako zaleak, Xabier Isasa eta Nicolas Alustizarekin
Mikel Soraluze, Iñaki Murua eta Manolo Carro txirrindularitza zaleak Benidormen (Alacant, Herrialde Katalanak) daude. Joan zen astean bertako ziklo-kros proba sonatua ikusi zuten eta, bide batez, Aner Irizar zumarragarra animatu zuten. Gaur Valentziako Erkidegoa 1969 klasikoa izan da eta lasterketa horretan ere bi herritarrek parte hartu dute: Euskaltel-Euskadi taldeko Xabier Isasak eta Nicolas Alustizak. Soraluzek, Muruak eta Carrok beraiekin argazkia atera dute, Goierri kirol elkarteko bandera eskuan zutela. Izan ere, Isasak eta Alustizak Goierri kirol elkartean eman zituzten lehen pausoak.
Lasterketa Dylan Groenewegen herbeheretarrak irabazi du, esprintean. Alustiza 67. postuan heldu da, 30 segundora, eta Isasa 86. postuan, bi minutu eta lau segundora.













