Lasak eta Colladok irabazi dute Ameztiren mus txapelketa
Las eta Collado bikote irabazlea, ostiralean, Zegamako Amezti elkartean.Amezti Zegamako Amezti elkartearen 22. mus txapelketa jokatuko zen pasa den ostiralean. Herriko 20 bikotek hartu zuten parte guztira eta Lasa eta Colladok osatutako bikoteak lortu zuen, azkenean, garaipena. Finalean, Irastorza-Aierbe, iazko bikote irabazleari, gailentzea lortu zuten.
Txapelketaren antolatzaileek esan dutenez, “giro ederrean” ospatu zen txapelketa eta Amezti elkartearen izenean, eskerrak luzatu nahi dizkiete laguntza eman duten herriko denda eta babesleei eta baita, parte hartu zuten guztiei ere.














