Toldoa jarri dute Meazti etxeko sarreran
Zerbitzuaren erabiltzaileek eskatutako instalazioa da, eta eguzkitik eta euritik babesteko funtzioa izango du.
Nerea Lopez de Heredia zinegotzia (bigarrena eskunietik), Meaztiko langileekin.Legazpiko Udala Meazti etxeko bizilagunen eskariari erantzuna emanez, eraikinaren sarreran toldo bat instalatu du udalak. Toldoak sarrera osoa eta portxearen zatirik gehiena estaltzen du, eta eguzkitik eta euritik babesteko izango da.
Erabilera komuneko gunea babesteko jarri dute toldoa, «urte osoan zehar espazio seguru eta eroso bat sortzeko helburuarekin, bereziki eguzkiak jotzen duenean eta euria egiten duenean». Hain zuzen, ingurune honetako klimatologia hartu dute kontuan toldoaren materiala eta egitura aukeratzeko garaian. Gainera, eraikinaren estetikaren bat dator, «eragin bisuala ahal den gehien neurtzeko helburuarekin».
Erabiltzaileen eskaera
Nerea Lopez de Heredia Gizarte Zerbitzuetako zinegotziaren arabera, «toldoaren instalazioak erabiltzaileek adierazitako beharrei erantzuten die, eta babestutako espazio bat eskaintzen die, biltzeko, deskantsatzeko eta kanpoan jarduerez gozatu ahal izateko». Ildo horretan, eraikineko espazio komunak hobetzeko erabiltzaileek egindako proposamenak jasotzen jarraituko dutela esan du, «Meaztik zerbitzu erosoa, hurbilekoa eta pertsonen beharretara egokitutakoa izaten jarrai dezan». Helburu horrekin, eta «erabiltzaileen ongizatea eta bizi kalitatea bermatzeko», ekintza gehiago egitea aurreikusita dutela ere iragarri du.
Meazti Etxea pertsona autonomoei zuzendutako tutoretzapeko etxebizitza zerbitzu bat da. Bertan, egunerokotasuneko beharrei aurre egiteko zerbitzu eta babes neurri ezberdinak eskaintzen zaizkie. Ingurumen seguruan autonomia sustatzen du, elkarbizitza eta komunitatean parte hartzea bultzatzen ditu.












